2. Etapa

Urkiaga-Lantz
Wikiloc

2. Etapa: Urkiaga-Lantz

  • Aurreikusitako ordutegia: 07:40
  • Metatutako des. positiboa: 925 m
  • Metatutako des. negatiboa: 1.324 m
  • Guztira egindako distantzia: 21,8 km
  • Ibilbidea iturririk gabe: ekarri ura
  • Seinaleztapena bi noranzkoetan

Altimetria

Deskribapena

GR 11arekin ibilbidea elkarbanatuz Urkiagako mendatetik mendebaldera abiatuko gara. Enekorri mendiaren mendi-hegala inguratuko dugu eta gora eginez Oialegiko tontorreraino helduko gara.

Tontorretik aurrera Artesiagako errepide mendatera ailegatzeko jeitsiera progresiboa eginen dugu. Behin mendatea gurutzatuta eta kilometro bat geroago GR 12tik aldentzen den bide batetik mendebaldera zuzenduko gara, bigarren etaparen tontor altuenaren bila, Saioa mendia (1418 m.), Nafar mendizaleen artean mendi nabarmen eta ospetsua alegia.

Jeitsiera burutzeko hegoaldera abiatuko gara, eta GR 12arekin metro batzuk elkarbanatu ondoren hurrengo igoerari ekingo diogu, kasu honetan Xuriain mendira (1410 m.).

Tontorretik behera egiten duen eta pagadi ikaragarria gurutzatzen duen bide luze bat hartuko dugu Xuriaineko gainan. Bide hau pista batean bukatzen da, eta metro batzuk aurrerago ibilbideari amaiera emateko Lantzeko herrira eramango gaituen GR322.1eko eskuinerako saihesbidea hartuko dugu.

gr322 Mapa topográfico etapa 2

GR 322 barruan

Mapa Wikiloc

Powered by Wikiloc